Samuraitasuna

Gizartea, teknologia, politika, kultura.

Pertsonaia famatuak eta komunitatearen arauak

Aurreko egunean bi artikulu interesgarri heldu ziren nire Google Reader-era zelebritateen eta interneten duten agerpenen  inguruan. Lehenengoa, New York Times-en, "beltzek" mantenduriko status eta profil eguneraketak Facebook eta Twitterren. Bigarrena, Twitter MySpace bat bihurtzeko arriskuaren inguruan, TechCrunch-en.

Dena dela, argi dago Facebook eta Twitter bezalakoen agerpenarekin interneteko panorama zalapartatsu honetan, agertu zaizkiela ere arazoak celebrities deiturikoei. Profilak sortzeko aukerarekin bat datorrelako profil faltsuak sortzeko gaitasuna ere. Eta horrek, pertsona arruntei bezala, pertsonaia famatuei ere beren buruhausteak ekarri diezazkiekete. Normala den lez. Are gehiago beraien kasuan, irudi publikoa hainbeste zaintzeko esfortzua egin ostean, dena pikutara joan daitekeelako "tuit" sinple batean.

Twitterrek argi du hau eta horregatik zenbait erabiltzaile ezabatu izan ditu bide honetatik joateagatik. Komunitatearen arauak hausten ditu. Ez dakit nola kontrolatuko duten eta zein argudio aurkeztu beharko diren kontu ezabaketaren eskaera luzatzeko -benetako pertsonaren salaketa suposatzen dut-. Baina egin, egiten dute. Badira kontrako kasuak ere. Erabiltzaile batek zalantzan jarri zuen Shaq O'Neill saskibaloi jokalaria bera zenik. Eta handik momentu batera, Shaq-ek telefonoa eskatu eta deitu egin zion erabiltzaile honi, Twitter-eko Shaq eta NBAko Shaq pertsona bera zela argitzeko. Shaq ez dabil sekula txantxetan, ikusten denez.

Bestalde, spam-aren kontua dago ere. Plataforma hauek publizitate hutsarako erabiltzearen gaixotasuna. Eta ein handi batean, ondorio hori atera dut TechCrunch-eko artikulu hori irakurri eta gero. Batzuk zilegi dela esango dute, niri petardada bat iruditzen zait eta ez nintzateke sekula honelako ezerren jarraitzaile izango. Beste batzuei balioko die ezdakitnoren azkeneko berriak jakiteko, niri ez. Beste aldean tekleatzen duen norbait dagoela pentsatu behar dut (nahiz eta enpresa bat izan). Zerbait galdetzen badiot, erantzuteko kapaza dena.

Gure artean izan ditugu horrelakoak, azkeneko hauteskundeetan ikusi genuen Rosa Díezen ubikuitatearen doaia edo Patxi López-en feed jarioa (eta noizbehinkako eguneraketa). Hauek dira gure zelebritiak (tira, baditugu errealagoak diren beste batzuk, eh, Iban? Eta Facebook-en badugu Katixa Agirre).

Bai, beraiek direnak (edo hori uste dut behintzat):