Samuraitasuna

Gizartea, teknologia, politika, kultura.

In between

Inoiz esan didaten gauzarik (irainik?) kuriosoenetako bat Robert Smith-en emakumezko bertsioa ematen nuela izan da. Duela hamar bat urte gertatuko zen. Hori esan zidanak, The Cure-en fan sutsu bat zela kontuan hartuta, piropo bat bota nahi izango zidala espero dut. Baina ez nago oso ziur. Berdin du. Trantsizio isilen egun hauetan abesti honekin akordatu naiz. Hori da dena.

"Go on, go on, just walk away, go on, go on, your choice is made...".