Samuraitasuna

Gizartea, teknologia, politika, kultura.

Duela 100 urte, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean

Errenteriako heriotz estatistikak Atzo gauza polit bat topatu nuen, Gipuzkoa.net-en katakunbetan nenbilela. Aspalditik dago sarean, baina orain arte, ni ohartu ez. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko duela 100 urteko aleak dira.

Eskaneatuak eta irudi bezala daude, tamalez. OCR teknologiak oraindik ez ditut erabat ondo funtzionatzen ikusi baina ariketa polita suertatuko litzateke, gertakariak geolokalizatu eta denbora lerro batean kokatu ahal izatea.

Denetatik dago. Udaletxeetako plenoetako erabakiak, kale konponketa eta obrak, oinordeko kontuak, ejertzitotik desertatzeagatik jaso beharreko zigorrak, Albizturreko behi galdu eta subastatu bat, Errenteriako hildakoen estatistikak,...

Munduko txoko honetan bizitza nolakoa zen ezagutzeko modu kuriosoa, ezta?