Samuraitasuna

Gizartea, teknologia, politika, kultura.

Zirujia

Aspaldi idatzi gabe. Etxeko salan nago orain, erdi botata telebista ikusten aspergureak jota. Gogorra da telebista ikustea, ez uste. Ez naiz nor inori zer egin beharko lukeen esateko, baina gustatuko litzaidake jakitea zer pasatzen den ETB1eko programazioa pentsatzen duenen burutik. Ez baitut oso ondo ulertzen zer nolako Euskal Herria duten buruan honelakoak jartzen dituztenean. Orain futbola dugu. Athleticen partidaren laburpena, ahots zozo batek kontatua.

Aspaldi idatzi gabe eta aspaldi telebista ikusi gabe. Katea aldatu dut La 2-era. Grekoak eta zirujia plastikoa? Zer arraio! Bi minutura bukatu da eta interesgarria zirudien. Baina horren ordez, ondoren datorren metrosexualitateari buruzko erreportaiarekin konformatu beharko dut. Ea nire itxura pixkat gehiago zaintzeko grina sartzen zaidan.

Hori, edo seko lo hartuko dut.

Gabon.