Samuraitasuna

Gizartea, teknologia, politika, kultura.

Krisiaren irabazleak

Bi egunetan bi artikulu topatu ditut -ez dakit non, barkau- krisiaren irabazleen inguruan. Horietako batek LinkedIn aipatu du. Besteak, Skype. Nik hirugarren bat gehituko nuke, Moneytrackin' (inolako daturik ez badut ere). Eta jada badugu triunbiratoa. Zer dute bada?

  • LinkedIn: Sare sozial profesional nagusia. Hainbat sektoretako langile, nagusi eta freelance-ak jartzen ditu harremanetan. Hainbeste lanpostu galtzen ari den garai hauetan, ez nau harritzen jendea aukera berrien mugitzea. Kontaktuak dira enplegua lortzeko bide nagusia. Baina zertxobait irreala ere bada, zenbait sektoretako ordezkariak ez dituzulako sekula hemendik ikusiko. Beraz, ez itzazu mirariak espero (nik ez dut hemen lana topatu duen inor ezagutu oraindik eta sektore sentsiblenean ibiltzen naiz).
  • Skype: Telefonoz merke edo doan hitzegiteko aukera duzu, eta gainera, zure ordenadoreak kamara baldin badu, ikusi ere egin dezakezu parean duzuna (batzutan gomendagarria ez den zerbait). Laguna, ezaguna edo senidea atzerrian baldin badago, derrigorrekoa duzu hau, edo honen antzeko tresna bat. Xoxak, xoxak dira. Nahikoa ere ordaintzen diogu Telefonia, ya.com, Tele2, Euskaltel, eta abarrei ematen diguten miseriarengatik. Nik lan tresna bezala erabiltzen dut.
  • Moneytrackin': Hau ez duzue hain ezaguna, baina nirea bezalako kaos ekonomiko/finantzieroan bizi zaretenei gomendatzen dizuet. Hilabeteko irabaziak (apurrak) eta gastuak (tonak) sartzen eta etiketen bidez sailkatzen joan zaitezkete eta dirua zertan joaten zaizuen ikusi. Kontrolpean edukitzeko disziplina behar duzu, baina ohitura hartzea da.

Aplikazio hauek ez ziren krisirako jaio. Eta ein handi batean, beraien arrakasta niri bereziki interesgarria suertatzen zaidan zerbaitetan datza: online aplikazioak izanik, offline bizitzan duten edo izan dezaketen eragin positiboan hain zuzen ere.

Disclaimer (kontura zeharka badator ere, ezin nuen aukera pasatzen utzi):  Azken aldi honetan gure artean ere bada hau egiten saiatu denik -offline oinura online aplikazioen bidez-, eta bada ere hau ulertu ez duenik. Eta gero "berrikuntza" eta "kalitatea" bezalako hitzekin betetzen zaie ahoa batzuei. Nire aitak esaten duen bezala, "izpiritu pobrezia".