Samuraitasuna

Gizartea, teknologia, politika, kultura.

2.0 idazleak

Aspalditik ezagutzen dut Stephen Fry. Benetan tristetu nintzen bere buruaz beste egiteko saiakeraren berri izan nuenean. Eta benetan poztu, bere bizitza berrairiki eta idazle, aktore eta askoz ere gehiago den gizon honek, bere bipolartasunari buelta eman ziola jakin nuenean. Eta are gehiago poztu, teknofilo amorratua dela konturatu nintzenean.

Stephen Fry, 2.0 idazlea da orain. Twiterren botatzen ditu bere komeriak (orain Afrikan dugu, duen katarroaren erruz txinpanzeengana asko gerturatu ezinik, dokumentalak egiten). Eta blog diseinu berria estreinatu du. Katxibatxez betea, portzierto (bideoak, podkastak, sare soziala...). Eta horren kosteak ordaintzeko, zenbait eduki "premium" bilakatuko dira, gehiena doan mantenduz. Fryk berak onartzen du. Hipokrita da "open source"-aren alde agertu eta gero dirua jaso nahi izatea. Baina bere irakurle gehienek ondo erantzun diote honi. Ordaintzeko prest daude. Fryren liburuak ordaintzeko prest dauden bezala. Maite dutelako Fry. Interneti esker, Fry oraindik maitagarriagoa bilakatu delako jende askorentzat.

Hain gertukoa egiten ari zait egun hauetan Uganda...