Samuraitasuna

Gizartea, teknologia, politika, kultura.

USBak du giltza

Gauza inportanteak USB batean ematen omen dira herri hontan. Edo mundu hortan (nik ez baitut USBrik erabiltzen, baina hori beste asunto bat da). USBa argazkiaren protagonista bilakatzen da. Txikia da, baina erakutsi daiteke. Loteriako zenbaki sariduna idatzirik duen bolatxoa bezala.

ETAren agiria USB batean heldu zitzaion Berriari (eta hurrengo eguneko egunkariaren azalera eraman zuten). Hor doa bakea.

Martin Garitano Ahaldun Nagusiak USB batean eman dizkio 2012 urterako aurrekontuak Lohitzune Txarola Batzar Nagusietako presidentari eta hurrengo egunean, prentsan agertzen da. Hor doaz diruak.

USBa. Hor doa dena. USBa, modernitatearen larruzko kartera. Giltza duen giltza, USBa.