Ez dira futbola eta politika nahikoa nahasten

2017/02/12

Zenbat aldiz entzungo genuen:”ez dira futbola eta politika nahastu behar”. Gizonezkoen Espainiako Futbol Liga Profesionalean. Jokalariek zelaian hitz egiten dute eta prentsaurrekoetan, partidaz partida joan behar dela esatera mugatzen dira. Ez dago arerio txikirik. Hiru puntuak oso garrantzitsuak dira. Gutxitan ezagutzen dugu beraien iritzia beste ezertaz. Zalantzan jartzen dugu beste zerbaiten inguruan iritzirik ba ote duten. Elkartasun […]

Lidergo idorrak

2017/01/15

Badakit, Trump eta Farage eta LePen eta dauden eta etorriko diren beste batzuen aldamenean batzutan eskertzen direla iritzirik ez plazaratzeko politikan sartu ziren politikariak. Pertsona diskretuak gustatzen zaizkidan arren, hain idorra den politika eta lidergo mota desideologizatu honek urduri jartzen nau. Beldur naiz askotan ez izatea zuhurtasuna, koldarkeria baizik, nasan gelditu eta jendearekin, boto-emaile izan […]

Erantzukizunak

2013/04/14

Ez nuen ezagutzen eta azkeneko asteetan behin baino gehiagotan agertu zait Evgeny Mozorov nire irakurketen artean. “To Save Everything, Click Here” kaleratu berri duelako izango da (kritika gogor samarra jaso du Tim Wu-ren eskutik Washington Post-en). Teknologiari buruz idazten du, oso ikuspegi kritikotik. Hain kritikotik artikulu nahiko luze bat idatzi duela Tim O’Reilly-ri egurra emateko. […]

Barnerakoitasuna

2013/03/17

Teorian arima eta kontzientzia lasaitzeko bada ere, nahiko urduri jartzen nau autolaguntzarako liburuen sasi-filosofia-psikologia-mistika horrek. Horregatik izutu egin nintzen liburu horietako baten berri izan eta neure burua interesaturik ikusi nuenean. Termometroa jartzekotan egon nintzen. Eta bai, badakit autolaguntzarako liburu “amerikanoak” hobetu egin direla, baina hala ere. Liburua Susan Cain deituriko egile baten “Quiet: The Power […]

Gardenasunaren legeak

2013/02/04

Madrilgo Genova kaleko Alderdi Popularraren egoitzaren aurrean bildutakoen irudiek, halako tristura bat utzi zidaten. Aurpegi haiek argi guztiak (bat ezik, garbitzailearen txokoarena, ziurrenik) itzalita zituen eraikin batera begira eta oihuka zebiltzan, hesiek eta poliziek perimetraturik. Ez ziren asko izan bertaratu ziren inpotentziaz kargaturiko aurpegi haiek. Eta haien garrasi errimatuak entzuten nituen bitartean galdetu nion neure […]