Samuraitasuna

Gizartea, teknologia, politika, kultura.

Barnerakoitasuna

Teorian arima eta kontzientzia lasaitzeko bada ere, nahiko urduri jartzen nau autolaguntzarako liburuen sasi-filosofia-psikologia-mistika horrek. Horregatik izutu egin nintzen liburu horietako baten berri izan eta neure burua interesaturik ikusi nuenean. Termometroa jartzekotan egon nintzen. Eta bai, badakit autolaguntzarako liburu "amerikanoak" hobetu egin direla, baina hala ere.

Liburua Susan Cain deituriko egile baten "Quiet: The Power of Introverts in a World That Can’t Stop Talking" duzue. Arrakasta bat Estatu Batuetan.

Nire defentsan esango dut liburuarena jakin aurretik banuela gaian interesa. Bilatu eta beharrezkoa ikusten dudalako barnerakoitasuna, eta are gehiago liburuaren izenburuak iradokitzen duen bezala, isiltzeko gai ez den mundu batean. Beraien kasara duten onena ematen utzi beharrean, maiz ikusi izan dut nola behartu dituzten barnerakoiak kanporakoi izatera, lekuz eta jokoz kanpo utziz, bai maila profesionalean, baita pertsonalean ere.

Gainestimulatuak. Iritzi publiko bat izatera behartuak. Lotsaz beteriko exhibizionistak. Talde dinamiketan atrapaturikoak.

Zenbat kalte.

Kontrakoa badirudi ere, ez dut liburua erosi. Aurreiritziena gainditzen noa adinarekin, baina midlife crisis-erako utziko dut autolaguntza liburuen kontrakotasunari buelta ematearena.

*Eguneraketa* Kasualitatea izango da ala agian ni sentibera nagoela gaiarekin baina azkenaldian artikulu bat baino gehiago topatu dut barnerakoitasunaren gaiaren inguruan. Hemen uzten ditut aurkitutakoak: