Samuraitasuna

Gizartea, teknologia, politika, kultura.

Abraham Lincoln saiatuak

Lincoln 16

Baten batek pentsatuko du obsesionaturik nagoela testu labur bat eskaini niolako eta gaur honekin natorrelako, aspaldiko partez. Inoiz ez dut izkutatu halako debilidade estetiko bat  Abraham Lincoln-engatik. Ez dut gaur ere ukatuko, bere irudia ikono boteretsu bat iruditzen zait.

Gaur, EAEko hausteskundeen biharamun hontan, Lens-en,New York Times-en argazkilaritza blogean, Greta Pratt argazkilari interesgarriaren lana aurkitu dut. Artikuluaren izena: Looking like Lincoln. Bertan agertzen diren pertsonak EEBBetako 16. presidentearen imitatzaileak dira. Ez dira jatorrikora gehiegi gerturatzen baina saiatuak dira, munduan zehar aurki daitezkeen Elvis "impersonator"-ak bezala. Saiatuak. Patetikoak. Hunkigarriak.

Eta artikuluan ikusi daitekeen bezala, antolaturik daude.

The Association of Lincoln Presenters (ALP) is an organization of men and women dedicated to bringing Abraham and Mary Lincoln to life. Through presentations that educate, entertain, and inspire, members honor the words and works of the Lincolns. The ALP mission is to preserve the legacy of Abraham and Mary Lincoln, to honor their words and works, and walk in their footsteps.

Bai, sinetsi ala ez, The Association of Lincoln Presenters existitzen da (eta hala ez izan balitz, existitu beharko zuen). Bildu egiten dira. Ondo pasatzen dute. 1.93 neurtu gabe, baina beraien kopako txapel eta kokots azpiko bizarrekin. Bekain basatirik gabe, baina miretsitako Abe eta bere emaztearen memoria ondratuz. Horrek zintzoagoak egiten dituelakoan, akaso.

Ezin dut oso ondo ulertu, eta hala ere, ez naiz kritikatzeko gai sentitzen. Haiek, nik bezala, Abraham Lincoln-en ikono boteretsu bat ikusten dutelako. Nola daraman bakoitzak gaia, norberaren gauza izango da. Nor naiz ni epaitzeko.

Bola extrak: A Guy Who *Saw* Lincoln Get Shot Was on a TV Show in 1956 That Is Now on YouTube, artikulua. Teknologiak zubiak sortzen ditu denboran.

Sarrera hontan agertzen den irudia Branding the US presidents tumblr ederretik aterata dago. Goio Telletxea jaunak erakutsi zidan.